domingo, 8 de febrero de 2015

NOLESKINE


Elinberri jaio da, Iruñean argibidea jasotzen duen webgune berria. Etxe berri honen paretak hitzez jostearren. logela bat utzi didate: NOLESKINE. Hona hemen nire lehenengo olerkia.

Con el fin de realizar una red de noticias localidad a localidad, ofrecer una agenda día a día, hablar sobre naturaleza, recetas, historia, y escribir narraciones y poemas, ha nacido la web Elinberri. Me han prestado una habitación, NOLESKINE, para enfoscar las paredes con palabras. Aquí mi primera aportación.


ZERUMUGA
 
Bizikletak giltzapean daude

patioko zoru bustiarekin kontaktuan.

Haize hotzaren etorrerarekin batera,

lehenbiziko argien islak
 
begietan.
 
Euria hasi orduko,

etxe barruan

gaua
 
irakiten.
 

Zuhaitzak erleak errezelak
 
mamu itzal deabru bilakatuta.
 

Apurka-apurka


kondairen unea
 
heldu da.
 
Gurpilei lumak darizkie
 
eta bizikletak badoaz
 
haurren begi txundituen gainazaletik.
 



Eta lokartuz doa

bizitza.

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario